• Euskara Euskara Euskara eu
  • Castellano Castellano gaztelania es
  • English English English en
fauneando
  • Sarrera
  • Gure proposamenak
    • Ingurune hezkuntza
    • Basoko behatokia
    • Natura interpretatzeko ibilbideak
    • Kontserbazio proiektuak
  • Nortzuk gara
  • Non Gaude / Harremana
  • Menu Menu

INGURUMEN HEZKUNTZA

Ikastaroak, hitzaldiak eta tailerrak

Dibulgazio eta ingurumen hezkuntza arloetako zenbait jarduera eskaintzen ditugu, hala helduentzat nola haurrentzat. Edozein lekutara jo dezakegu bezeroek hala eskatuta (ikastetxeak, elkarteak…) eta euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ditzakegu gure jarduera guztiak. Gaia nahierara hauta daiteke, betiere naturarekin harremana baldin badauka:

  • Aztarna eta zantzu tailerra.
  • Hegaztientzako habi-kutxak eta askak egiteko tailerrak.
  • Ornitologiarako hastapena: ezagutu gure hegaztiak.
  • Hegaztiak kantuen bidez ezagutzeko hastapen-ikastaroa.
  • Hegaztien zentso-metodologia (hiritarren zientzia).
  • Naturari buruzko kultur ondareari buruzko hitzaldiak (tokian tokiko izenak, herri kultura…).
  • Haur-tailerrak ikastetxeetan.
PreviousNext
123

BASOKO BEHATOKIA

Izkiko basoko hegaztiak

PreviousNext
123

Lau lagunentzako lekua daukan behatokia da, nahiz eta argazkilariak izanez gero hobe den hiru bakarrik izatea. Amezti batean dago, 800 bat metrora. Iparraldera begira dago eta zabal eta erosoa da. Espioi-kristal handi bati esker natura oso ondo beha daiteke. Behatokira hainbat hegazti hurbiltzen dira: okil ertaina, okil berdea, garrapoa, okil handia, kaskabeltz txikia, gailupa, eskilasoa, tuntun arrunta eta beste hainbat. Behatokiak okilak erakartzeko pausaleku ugari dauzka, baita jateko aska bat eta edateko nahiz bainatzeko ur-gunea. Argazkiak egiteko orduan 300 eta 500 milimetro arteko teleobjektiboak erabiltzea gomendatzen dugu.

  • Iraupena

    Lau orduko saioak baina luza daitezke bezeroak eskatuta

  • Prezioa saio bakoitzeko:

    Galdetu

INTERPRETAZIO SENDERISMOA ARABAN

Gure ingurunea ezagutarazteko xedea dugu, ikasketa prozesu guztia Arabako ekosistema anitzen arteko ibilbideen bitartez garaturik. Interpretazio ibilbideetan fauna, flora, klima, lurraren erabilera eta naturaren inguruko tokiko kultur ondarea ezagutzen laguntzen dugu.

Bizitza osoa mendian barrena emanda, liburuak irakurrita eta gainera gure zaharrei galdetuta, lortutako ondare guztia ibilbide gidatuan jakinarazten saiatzen gara.

Iraupen aldetik eta zailtasun aldetik oso aukera zabala daukagu eta bezeroen nahietara moldatzen gara. Ibilbide guztiak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke. Zure nahietara egokitutako opari txartelak dauzkagu.Galde iezaguzu aukerei nahiz prezioei buruz. 

PreviousNext
123

KONTSERBAZIO PROIEKTUAK

Gure jardueren artean bioaniztasunaren eta espezieen kontserbazioaren alde egindako lanek oso toki berezia betetzen dute. Zentsoekin, inbentarioekin edo espezieak berreskuratzeko proiektuekin lotutako edozein proiektutan atsegin handiz hartuko dugu parte.

Arrunki hiritarren zientzia arloko jarduera batzuekin borondatez aritzeaz gain, espezieen jarraipen eta kontserbaziorako hainbat proiektutan ere parte hartu dugu:

  • SEO/Birdliferen Udaberriko zentsoak (SACRE) eta neguko zentsoak (SACIN) hala landa eremuetan nola hirietan, hegazti arrunten populazioaren jarraipena egiteko asmoz.
  • Hegazti jakin batzuen zentso bereziak: apo-hontza, hontza handia, mirotzak, okil ertaina…
  • Fauna jarraipenak lurraldearen zaintza hitzarmenetan.
  • Anfibioen jarraipena hainbat urmaeletan.
PreviousNext
123
© Fauneando. Diseño:Coneklab
Scroll to top